125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Logistika

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko apirilaren 30ean:

REV 30-ABR-24 (44/EV).

"Pablo Manuel Palacios Chocarrok, Inversiones Subel SL ordezkatuz, LIO / 2023 / 1235 espedientea sustatu zuen, jarduera-sailkaturako eta obretako lizentziak eskatzeko Agustinos Poligonoan (D kalea z/g) logistika-jarduerarako nabea handitzeko. Hori ikusita, eta baita udal txosten teknikoak ere,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da.

2021-04-15ean aurkeztutako eranskina aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da kontraesana sortzen duten puntuetan.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia lortu beharko da.

Lurzatia zatitu nahi bada, horri dagokion lizentzia lortu beharko da.

Lizentzia hauek ez dute jasotzen zangak egitea bide publikoan. Hornidura zerbitzuetarako harguneak ez dira banaka eginen, eta eraikinak sareekin dituen konexio orokorren parte izan beharko dute.

Komunaren kabinak eta aldagela irisgarriak izan beharko dute beharrezko ekipamendua, bete ditzaten "higiene-zerbitzu irisgarrien" definizioan ezarritako baldintzak (A eranskina, DB SI, Eraikingintzaren Kode Teknikoa).

Instalatu eta une oro mantenduko dira proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Establezimenduetako Suteen Aurkako Segurtasun Erregelamendua, Suteen aurkako Babes Instalazioen Erregelamendua eta aplikagarri den beste edozein araudi espezifiko.

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, justifikatu egin beharko da, sutea gertatu arren eta kea pilatu arren, beteko direla Eraikingintzaren Kode Teknikoaren zerbitzu-maila funtzionalak (EKT, DB SUA, SUA 4 atala, 2. apartatua).

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.

Aplikatu beharreko xedapenetan, beteko da Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legean ezarritakoa.

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Obrak egitean, bete eginen dira indarreko araudian ezarritako zarata-mailak. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 18 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Behin obrak amaituta, aurkeztu behar da nabearen lehen erabilerako lizentzia, adierazi behar da jarduera abian jarri dela eta jakinarazi behar da obren amaiera, eta horretarako aurkeztu beharko da "obrak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da, obraren amaierako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera".

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2409174