125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan, 2024ko uztailerako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorraren txostenak eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan,

ERABAKI DA:

1. 2024ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), 1. eta 2. sektoreetako egoitza-txartela dutenek aparkatzeko eremu mugatua izanen da 2. sektoreko zati hau: Nafarroa Behereko etorbidea, Oliveto Kondearen etorbidea, Armada etorbidea, Pio XII.aren etorbidea eta 1. sektorearekiko muga. 1., 2. eta 6. sektoreetako egoiliarrendako aparkatzeko eremu murriztua izanen da, halaber, Larraina elkartearen ondoko eremua.

Orobat, zezen eskorten aldeko aparkalekua 1. eta 8. sektoreetako egoitza-txartela dutenek soilik erabiltzen ahalko dute.

2. 2024ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), aurreko paragrafoan sartu ez den 2. sektoreko zatia eta 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. sektoreak eremu laranjakoak izanen dira egunaren hogeita lau orduetan. Salbuespena izanen dira honako hauek: Kaiko kalean (9. sektorea) dagoen iraupen luzeko aparkalekua, urteko gainerako aldiaren modu berean arautuko baita; Renferen geltokiko aparkalekua, gorria izaten jarraituko baitu, urteko gainerako aldian bezala; eta, azkenik, hilerriaren ingurua, zeinetan lehen ordua doakoa izanen baita eta gainerako orduetan (eguneko 24 orduak) laranja.

3. 2024ko uztailaren 15etik 31ra (biak barne), denbora mugatuko aparkatze-sistemak urtearen gainerako aldian bezala funtzionatuko du".

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2409121