125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Ikerketarako eraikina (CIFA-Farmakologia Aplikatuko Ikerketa Zentroa)

Iruñeko Udaleko Hirigintzako eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abenduaren 1ean:

RUV 01-DIC-23 (17/UV).

"Ikusirik LIO/2023/1157 espedientea, Juan Jose Ruiz Del Pozo jaunak sustatua, Inmobiliaria de la Universidad Navarra SA ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra lizentzia, Irunlarrea kaleko 1 D zenbakian dagoen ikerketarako eraikina (CIFA-Farmakologia Aplikatuko Ikerketa Zentroa) eraberritzeko eta handitzeko, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

1.–Eraikuntzari dagokionez:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak. Horretarako, kontuan hartuko dira Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko teknikariek 2023ko apirilean ikus-onetsitako proiektua, industria-ingeniariek 2023ko maiatzean sinatutako jarduera sailkatuaren proiektua, aplikatu beharreko araudiaren arabera eraikinean jada badiren neurriak, eta eranskinak.

DB SUAn (Erabilera-segurtasunaren eta irisgarritasunaren oinarrizko dokumentua) ezarritakoa beteko da eragiten dioten xedapenetan.

135/1989 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betebeharren eta baldintzen arabera instalatuko dira bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko ahalmena duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko, eta 12 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, baldin, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

2.–Garabiaren instalazioari dagokionez:

Garabiaren kakotik zintzilikatuta dagoen karroak ez ditu zeharkatuko orubearen mugak eta obraren babes hesia.

Garabia zerbitzuan jartzeko, Nafarroako Gobernuaren organo eskudunari aurkeztu beharko zaio jasogailuen eta horien mantenuaren erregelamenduaren "MIE-AEM-2" jarraibide tekniko osagarrian agertzen den dokumentazioa, obretarako edo beste aplikazio batzuetarako garabiei dagokiona.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura duzu Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian adierazitako dokumentazioarekin batera, obra-amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera".

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2409018