125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Animalien klinika

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko apirilaren 16an:

REV 16-ABR-24 (30/EV).

"Ikusirik LIO/2024/130 espedientea, Miguel Larraburu Sorozabalek sustatua, Gous Medicina Albaitaria SL ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat egokitzeko animalien klinikako jarduera ezartzeko, (Fidel Lázaro Aparicio kalea 8 B, beheko solairua), eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Lizentzia honek ez du barne hartzen fatxadan errotuluak jartzea. Horiek jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.

135/1989 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betekizun eta baldintzen arabera instalatuko dira bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko ahalmena duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz bete beharko du 135/1989 Foru Dekretua, zehazki haren 12., 15. eta 16. artikuluetan ezarritako mailak. Halaber, bete beharko ditu aplikatu beharreko honako arau hauetan ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50m-tik gorako altueran. Behar adinako isilgailuak eta babes akustikoko neurriak ezarri beharko dira, zaratatik eta bibraziotik behar bezala isolatzeko. 6/2002 Foru Dekretuaren eta Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren arabera, lokalaren barnean jarri beharko da aire egokituaren instalazioaren kanpoko ekipoa. Aire-deskargak eginen dira dagozkion tamainako dezelerazio-plenum baten eta irteera horizontaleko lamazko sareta baten bidez. Airearen irteera-abiadurak izan behar du 3 m/s baino txikiagoa, eta emariak izan behar du 1 m³/s baino txikiagoa.

Instalazioetan X izpien gela bat dagoenez, jakinarazten zaio bete beharko dituela uztailaren 3ko 1085/2009 Errege Dekretua eta abenduaren 20ko 1029/2022 Errege Dekretu (1085/2009 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, zeinaren bidez onesten baita diagnostiko medikoa egiteko X izpien aparatuak instalatu eta erabiltzeari buruzko Erregelamendua; 1029/2022 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez onesten baita erradiazio ionizatzaileekiko esposiziotik eratorritako arriskuen aurrean osasuna babesteari buruzko Erregelamendua).

Irekitzeko lizentzia emateko, aurkeztu beharko du eskatutako jarduerarako instalazio erradiologikoa jartzea baimentzen duen dokumentua, obra-amaierako ziurtagiriarekin batera.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 5 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, baldin, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia eskura duzu Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian adierazitako dokumentazioarekin batera, obra-amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera".

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2408932