125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea

Otsagabiko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, Herri-lurren Batzordearen bidez erabaki zuen prozedura bati hasiera ematea, "Udi" parajeko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko.

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aipatu ordenantzan.

Otsagabian, 2024ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2409151