125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal igerilekuen barne-erregimeneko arautegia. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko osoko bilkura, hasiera batez onetsi zuen Miranda Argako udal igerilekuen barne-erregimeneko araudia.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2409104