125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalaren eta Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskala eta Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2408984