125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Akats zuzenketa, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespenean

2023ko urtarrilaren 24an 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian akats bat dagoela antzeman da:

Honela dioen tokian:

"AGIRIAK PRESTATU ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako xedapen hauek indargabetzen dira:

2.1. 700 metro karratura bitarteko lokalak:

50 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 69,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 46,00 euro.

51tik 100 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 92,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 58,00 euro.

101etik 200 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 138,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 92,00 euro.

201etik 400 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 207,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 138,00 euro.

401etik 700 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 276,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 184,00 euro.

2.2. 700 metro karratutik gorako lokalak:

Irekitzeko lizentzia: 0,30 euro/metro karratua."

Honela behar du:

"AGIRIAK PRESTATU ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako xedapen hauek indargabetzen dira:

2.1. 700 metro karratura bitarteko lokalak:

50 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 69,00 euro.

51tik 100 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 92,00 euro.

101etik 200 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 138,00 euro.

201etik 400 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 207,00 euro.

401etik 700 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 276,00 euro.

2.2. 700 metro karratutik gorako lokalak:

Osatu gabea."

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Igantzin, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2409005