125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Igantziko Udalak, 2024ko ekainaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, bertze akordio batzuen artean, honako akordio hau hartu zuen:

1.–Larrerako 1. poligonoko 573. lurzatiko (3.869,99 m²) herri-lurraren aprobetxamendua zuzenean esleitzeko prozedurari hasierako onespena ematea.

2.–Aprobetxamenduaren plegu arautzailea onartzea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean argitaratu ondoren.

4.–Akordio hau Eneko Telletxea Iraolari jakinaraztea, plegu arautzailearekin batera, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Igantzin, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2408945