125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari eta merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko maiatzaren 30eko ohiko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batez onestea Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari eta merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2409191