125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udal ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2409188