125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2024rako zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024ko ekitaldiko zerga-tasak.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten dira 2024eako zerga-tasak, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Esteribarren, 2024ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

ZERGA-TASAK

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,25.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1eko udal indizearekin.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera.

Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:

–%25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

–%50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.

–Karga-tasa: %8.

Iragarkiaren kodea: L2409038