125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizarrako udalerrian lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2024ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2409219