125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2024ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da egindako aldaketa hori, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK, KREDITU-GEHIGARRIA:

1 4121 69201 partida aplikatzen da basolanetarako sasi-garbitzearen kontzeptuan, 10.324,53 euro.

FINANTZAKETA:

Gastu horiek honela finantzatuko lirateke: 7.909,40 euro 1750801 partidaren kargura (basolanetarako dirulaguntza), eta 2.415,13 euro 1 87000 partidaren kargura (Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako); diru-sarrerak, osotara, 10324,53 euro dira.

Eta argitara ematen da, osoko bilkuran onetsi eta gero, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideen arabera, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen foru-lege hori.

Gazteluberrin, 2024ko ekainaren 8an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2409234