125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2024rako karga-tasak

Jendaurreko epea iragan denez eta auzokideek eta interesdunek ez dutenez alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2024ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, orok jakin dezan.

2024rako zerga-tasak:

–Hiri-lurren gaineko kontribuzioa: 0,20.

–Landa-lurren gaineko kontribuzioa: 0,20.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: bere horretan uzten da; alegia, %2 obren exekuzio materialerako aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1. indizea aplikatuko zaie.

–Gainerako udal tasak bere horretan uztea.

Gazteluberrin, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2409181