125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, honako honetan: 2. araua, Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatiko prezio publikoei buruzkoa, adinekoentzako ikastaroen prezio publikoa sortzeko. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2. arauan. Arau horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik, adinekoentzako ikastaroen prezio publikoa sortzeko.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa), zeina aldatu baitzuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak.

Burlatan, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Erabakia:

Onestea 2. arauaren tarifen eranskina aldatzea, honako jarduera honetarako prezio publikoak sortzeko:

ADINEKOEN EREMUA

TARIFA

Adinekoentzako ikastaroak

50 euro/ikastaroa

Iragarkiaren kodea: L2409123