125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

36E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Villatuertako arau subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, erabileren eta eraikuntza-jardueren araubidea aldatzeko honako kategoria honetan: Villatuertako biztanleguneen inguruneko lurzoru urbanizaezina. Aldaketaren sustatzailea Villatuertako Udala da.

Villatuertako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da aldaketa egitea erabileren eta eraikuntza-jardueren araubidean, zehazki, honako kategoria honetan: Villatuertako biztanleguneen inguruneko lurzoru urbanizaezina. Hala, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110.2 artikuluak jasotzen dituen jarduketa onartuak ahalbidetu nahi dira, azpiegiturak baimengarri gisa utzita eta beste denak debekatuta.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 947E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Villatuertako arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Villatuertako Udalak sustatua, erabileren eta eraikuntza-jardueren araubidea aldatzeko honako kategoria honetan: Villatuertako biztanleguneen inguruneko lurzoru urbanizaezina.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Villatuertako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2408665