125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea honako deialdi honen oinarriak: deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko guraso elkarteei, ikastetxeei eta kultura elkarteei, egin ditzaten euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko jarduerak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea honako deialdi honen oinarriak: deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko guraso elkarteei, ikastetxeei eta kultura elkarteei, egin ditzaten euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko jarduerak.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako araua behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2022 Foru Legearen bidez.

Burlatan, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2408934