2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Coliving eraikina eta aparkalekua
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Hirigintza Alorrean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Espedientea: 144234A.
Sustatzailea: UGANA XXI SL.
Jarduera: coliving eraikina eta aparkalekua.
Tokia: Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-2 eremuko P-J lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Burlatan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2408882