125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian lurraren kontribuzioari buruz jarritako 24-00611 gora jotzeko errekurtsoan

Biurrun-Olkozko Udaleko alkate María Luisa Serrano Echavesek, 2024ko maiatzaren 31n, jarraian hitzez hitz ematen den ebazpen hau eman zuen:

Biurrun-Olkozko alkate María Luisa Serreno Ehavesen ebazpena, 2024ko maiatzaren 31koa, zeinaren bidez epatzen baitira I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Alkatetzaren 2024ko martxoaren 1eko 17. Ebazpenaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 24-00611 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa baiesteak uki ditzakeen eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak edo erakundeak. Alkatetzaren ebazpen horren bidez, hain zuzen, ezetsi zen Alkatetzak 2023ko azaroaren 3an lurraren kontribuzioari buruz emandako ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Ikusi da maiatzaren 16an udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 24-00611 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk jarri du Alkatetzaren 2024ko martxoaren 1eko 17. Ebazpenaren aurka, zeinak ezesten baitu Alkatetzak 2023ko azaroaren 3an lurraren kontribuzioari buruz emandako ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Horiek horrela, bat etorriz Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak inpugnatzeari buruz xedatuta dagoenarekin 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen foru dekretu horrek), eta baliatuz TAOLen 21.1k) artikuluan aitortuta ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Biurrun-Olkotzen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2408896