125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jarduera lizentziaren eskaera. Mantentze eta mekanizatu tailerra

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ingenieria Navarra Mecanica SL.

Jarduera: mantentze eta mekanizatu tailerra.

Tokia: Oronoz.

Baztanen, 2024ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2409081