125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea

Alkateak, 2024ko maiatzaren 30eko 272 Ebazpenaren bidez, Lorea Lizarreta Insausti zinegotziari eskuordetu dio Urkilo Komunitate Energetikoa Energia Komunitatearen Batzar Eratzailean Udala ordezkatzeko eskumena, hartutako erabaki guztiak gauza ditzan, eta 2024ko maiatzaren 23ko Osoko Bilkuraren erabakia guztiz eraginkorra izan dadin eta bete beharrezkoak diren izapideak, dokumentu publiko eta pribatuen sinadura, argibideak eta zuzenketak egin ditzan.

Baztanen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2408847