125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan, hain zuzen, 20. eta 77. artikuluetan. Horri dagokionez, iragarkia argitara eman zen 2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 19an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian: www.arroniz.org.

Jendaurreko epea amaituta, aldaketa horren aurka ez da alegaziorik, erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Arroitzen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

ONETSITAKO ALDAKETA

1.–Honela idatzita geratuko da 20. artikulua:

20. artikulua. Aprobetxamenduaren epea 8 urtekoa izanen da. Urte anitzeko laboreen kasuan, eta Udalak baimendu ondoan, epe hori laborearen bizitza baliagarriaren arabera luzatzen ahalko da. Ezarrita dagoen epea amaitzen denean, finketan emankor jarraitzen duen landarerik edo hobekuntza lanik gelditzen bada, finkaren eta udalerriaren mesederako geldituko da, inolako kalte-ordainetarako eskubiderik sortu gabe. Hala ere, udalak baimena eman ahal izanen dio esleipendunari lurzatian zainzuriak landatzeko, baina kendu egin beharko dira esleipenaren epea amaitzen denean.

2.–77. artikuluari 12. apartatua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

77. artikulua.

12. Errentamendua amaitzean, uzten duen errentariak garbi utzi beharko ditu udal bazkalekuen lursailak eta instalazioak, eta, gutxienez, errentamenduaren hasieran zeukaten kontserbazio-egoera berean utzi beharko ditu. Bestela, udalak garbitu eta beharrezko konponketak eginen ditu, eta horien kostua jarritako fidantzarekin finantzatuko da. Errentariak ordaindu beharko du fidantzak estali ezin duen gastua.

Iragarkiaren kodea: L2408846