125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arguedasko gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Arguedasko gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2409218