125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Akats zuzenketa, ordenantza honen aldaketaren behin betiko onespenean: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena honako hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuak kontrolatzea, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea

2024ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28koan, argitara eman zen ordenantza baten aldaketaren behin betiko onespena. Ordenantzak, hain zuzen, tasak arautzen ditu honako hauen baimenak emateko: jarduera sailkatuak kontrolatzea, hirigintzako txostenak egitea eta hirigintzako espedienteak izapidetzea. Dena den, akats bat atzeman da, III. Epigrafean honako hau baitio: "0tik 15.000 euro bitarte: 78 euro"; beraz zuzendu egiten da:

Honela dioen tokian:

–0tik 15.000 euro bitarte: 78 euro.

Honela behar du:

–15.000 eurotik gora: 78 euro.

Arbizun, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2408897