125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean (14. ordenantza fiskala). Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 14. ordenantza: Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikuletarako.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin ez denez, zilegi da argitaratzea 14. ordenantza fiskalean egindako aldaketa argitaratzea (hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen ditu).

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

ONETSITAKO ALDAKETA

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua.

I.–Kultur eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:

Lehenengo epea maiatzean, jarduera berritu edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren %40 ordainduko da.

Bigarren epea irailean izanen da eta prezio publikoaren %30 ordainduko da.

Hirugarren ordainketa abenduan eginen da eta prezio publikoaren gainerako %30 ordainduko da.

II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:

Lehenengo epea, izena ematen denean; prezioaren %60 ordainduko da.

Bigarren epea, abenduan; prezioaren %40 ordainduko da.

Ezarritako epeetan zatikatutako kuotaren zenbatekoa ez bada ordaintzen, zorra %5 goratuko da, eta beste epe bat jarriko da dagokion abonamendua egiteko. Ordaindu gabe jarraitzeak jarduera egiteko eskubidea galtzea ekarriko du. Baja emanen da jardueran, eta ez da eskubiderik izanen ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko. Orobat, geroratutako kuotak ordaintzeko dituenak ezin izanen du izenik eman ondoko ekitaldietako jardueretan, dituen zorrak ordaindu arte.

III.–Bost hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa epe bakarrean ordainduko da, hau da, jarduerarako izena ematen denean: lau hileko igeriketa ikastaroak, aquagyma eta beste.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA: 2024-2025 IKASTURTEA

I. epigrafea.–Kirol jarduerak, 14 urte bitarte.

I.1. Kirol eskolak, futbolekoa salbu (14 urte bitarte):

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 160 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 190 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 208 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 256 euro.

I.2. Futboleko kirol eskola (14 urte bitarte):

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 192 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 228 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 249,60 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 307,20 euro.

I.3. Haurrendako igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera (astean bi egun):

–3tik 14 urte bitarte, biak barne:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 198 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 227,70 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 237,60 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 277,20 euro.

I.4. Haurrendako igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera (astean egun bat: ostirala):

–3tik 14 urte bitarte, biak barne:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 148,50 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 170,80 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 178,20 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 207,90 euro.

1.5. Haurtxoendako igeriketa ikastaroak:

–14 saio, 30 minutukoak, astean egun batean.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 65 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 85 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 105 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 115 euro.

1.6. 16 urtetik gorakoendako igeriketa ikastaroak:

–28 saio, 45 minutukoak, astean 2 egunetan.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 115 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 125 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 155 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 175 euro.

1.7. Igeriketa ikastaro trinkoak ekainean (haurrendako):

–15 saio, 30minutukoak, astean 5 egunetan.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 60 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 70 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 80 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 95 euro.

1.6. Kirol esparruko beste ikastaro eta jarduera batzuk:

Jarduera bera egiteak eragindako kostuen arabera kalkulatuko da prezio publikoa.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1. Denboraldiko kirol jarduerak (futbola salbu), 15 eta 17 urte arteko federatuendako zein federatu gabeendako:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 185 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 220 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 240 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 296 euro.

II.2. Denboraldiko futbol jarduerak, 15 eta 17 urte arteko federatuendako zein federatu gabeendako:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 222 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 264 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 288 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 355,20 euro.

II.3. Denboraldiko kirol jarduerak (futbola salbu), 18 urtetik gorako federatuendako zein federatu gabeendako:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 210 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 250 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 273 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 336 euro.

II.4. Denboraldiko futbol jarduerak, 18 urtetik gorako federatuendako zein federatu gabeendako:

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatuak: 252 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatuak: 300 euro.

–Kirol instalazioetan abonua duten pertsona erroldatu gabeak: 327,60 euro.

–Kirol instalazioetan abonurik ez duten pertsona erroldatu gabeak: 403,20 euro.

II.3. Mantentze-gimnasia 60 urtetik gorakoendako.

–Hiru saio astean, ordubetekoak: 77 euro denboraldiko.

II.3. Uretako jarduerak 60 urtetik gorakoendako. (Igeriketa eta aqyagym).

–Bi saio astean, 0,75 ordukoak: 77 euro lauhilekoan.

II.4. Antsoaingo Udalak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak (Antsoaingo Osasun Barrutia-Oinarrizko Laguntza) sinaturiko hitzarmenean jasotako jarduerak, "Ariketa fisikoa egiteko errezeta" proiektuaren barnean:

II.4.1. Abonatuek 2 euro hilean.

II.4.2. Abonatu gabeek: 5 euro hilean.

III. epigrafea.–Haur eta helduendako kultur-jarduerak.

III.1. Hiri kanpalekuak: 13,22 euro egunean.

III.2. Haurrendako ikastaroak.

–6tik 14 urtera bitarte, biak barne: 160,00 euro ikastaro bakoitzeko bizilagunendako; 180,00 euro, bizilagun ez direnendako.

III.3. Haurrendako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren %50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

III.4. Helduendako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren %50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1. Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 115,24 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 146,35 euro.

V. epigrafea.–Antzokiko sarrerak.

V.1. Haurrendako eta adin ororendako:

–Zinema, antzerkia eta beste batzuk: 4,00 euro saio bakoitzeko.

Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

V.2. Helduak:

–Zinema, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 5,00 euro saio bakoitzeko.

–Antzerkia, dantza, musika: 7,00 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: 11,00 eurotik 22,00 eurora bitarte saio bakoitzeko. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa edo garestiagoa denean (BEZa barne).

Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

Epigrafeen gaineko oharrak:

1.–Eskainitako jardueraren batean ez dagoenean plaza nahikorik, plazen esleipena zozketa bidez eginen da, lehentasun-irizpide batzuei jarraikiz: lehenik eta behin, kirol instalazioetan abonua duten Antsoaingo bizilagunak; bigarrenik, kirol instalazioetan abonurik ez duten Antsoaingo bizilagunak; hirugarrenik, kirol instalazioetan abonua duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; laugarrenik, Ezkaba ikastetxe publikoan ikasten duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; eta azkenik, kirol instalazioetan abonurik ez duten, Ezkaba ikastetxe publikoan ikasten ez duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak.

2.–Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Gazteriaren Etxeak antolatutako ikastaroetan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete baldin bada, salbu eta itzulketa eskatu duenak uzten duen plaza betetzeko prest dagoen beste pertsonaren bat baldin badago eta kasuan kasuko jarduerak horretarako bide ematen badu. Edonola ere, urritik maiatzera bitarteko iraupena duten ikastaro guztiei dagokienez, jardueraren lehenengo hogeita hamar egunen barruan, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du behar bezala dokumentaturiko justifikazio bereziak badaude (esate baterako, jarduera bera ez egitea gomendatzen duten mediku-txostenak edo jarduerara bertaratzea nabarmen zailtzen duen etxebizitza-aldaketa egin izana). Ikastaro edo jarduera laburragoetarako, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du, arestian deskribaturiko moduan, urritik maiatzera bitarteko ikastaroetarako, horiekiko proportzioan eta horien iraupen zehatza oinarri hartuta.

3.–Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira; horiek ordainketa bakarrean ordaindu beharko dira izena ematerakoan. Behin jarduera hasi ondoren, izen-ematea izapidetzen bada ikastaroaren lehen laurdenean, kuotaren %100 ordainduko da; izena bigarren laurdenean emanez gero, %75 ordainduko da; ikastaroaren erdia iraganik, %50 edo %25 ordainduko da, ikastaroa hirugarren laurdenean ala laugarren laurdenean dagoen kontuan harturik, hurrenez hurren.

4.–Udalerriko pertsonei errazteko baldintza berberetan izan dezaten sarbidea ordenantza honek xede dituen jardueretarako, kontuan hartuko da zer dagoen xedatua horretarako ezartzen den laguntzen deialdian, eta udal aurrekontuetan partida espezifiko bat gaituko da, honela deitua: "Kuotak ordaintzeko laguntzak, kirol eskoletarako, gazte eta helduendako kirol jardueretarako, erretiratu eta pentsiodunendako gimnastika-saioetarako eta Udalaren Kirol Zerbitzuari lotutako haurrendako kultur-jardueretarako".

5.–Antsoaingo herritarrek badute eskubidea kirol jarduera egin dadin Udaleko Kirol Zerbitzuak funtzionamenduko oinarrizko arau gisa ezarri nahi duen kode etikoaren balioen babesean. Orobat, eskubidea dute komunikaziorako bideak izateko, dagokion kirol entitateari eta Udalari iritzi, iradokizun eta kexak planteatzeko berari buruz eta egindako jarduerari buruz. Beraz, izena ematerakoan eta Udaleko Kirol Zerbitzuarekin lotutako edozein kirol jarduera egiterakoan, erabiltzaile eta familiei konpromiso hau proposatuko zaie:

–Kode etiko hau onartzea, egindako kirol jardueraren zati bereizezin den neurrian eta, hala, erabiltzaile edo adingabearen guraso diren aldetik, beren jarrerari eragiten dion guztian hura betetzeko erantzukizun morala hartzea.

–Kode etikoa ezartzen eta garatzen laguntzea, baita aldizka ebaluatzen ere, horretarako jartzen zaizkion baliabideak erabiliz.

–Kirol jarduera gauzatzen den lekuetako instalazioak zaintzea, bai eta aldagelak eta bertan erabiltzen den kirol materiala ere.

Iragarkiaren kodea: L2408851