125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalezko produktuen lantegia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Talleres Asika SL.

Jarduera: metalezko produktuen lantegia.

Tokia: 4. poligonoko 688. lurzatia (Ibarrea).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Altsasun, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2409078