125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Kirol instalazioak erabiltzeko tarifak

Alloko Udalak, 2024ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen herriko kirol instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifa hauek:

1.–Udal pilotalekua erabiltzea: argia piztea.

–Foku batzuk: 2 euro orduko, argia 7 fokutan izateko.

–Foku guztiak: 4 euro orduko, argia 14 fokuetan izateko.

2.–Kiroldegia erabiltzea (2007ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, apirilaren 11n).

–Pista: 3,50 euro orduko.

–Argia: 2 euro orduko.

–Dutxatzea: 0,50 euro orduko.

3.–Padela.

–Goizeko ordutegia: 12 euro, pista 90 minutu erabiltzegatik.

–Arratsaldeko ordutegia: 16 euro, pista 90 minutu erabiltzeagatik.

4.–Gimnasioa (16 urtetik gorakoentzako sarbide esklusiboa).

–Eguneko sarrera: 8 euro erreserba bakoitzeko.

–Hilabeteko abonua: 15 euro.

–Urteko abonua: 120 euro.

5.–Igerilekuak.

5.1. Denboraldiko abonuak:

–Haurrak (7-14 urte): 25 euro (*).

–Helduak (15-64 urte): 35 euro.

–65 urtetik gorakoak: 18 euro (**).

5.2. Eguneko sarrerak.

–Adingabeak (14 urte artekoak, horiek barne): 3 euro egun osoa.

–Helduak (15 urtetik aitzina, horiek barne ): 5 euro egun osoa.

Udal igerilekuetara sartzeko arau bereziak:

(*) Ez dute sarrera ordainduko 6 urte arteko haurrek (6 urtekoak barne). Abonatua den heldu batekin egon beharko dute beti 8 urtetik beheitiko adingabeek.

(**) "65 urte baino gehiago" abonua eskatu ahal izango dute urte horretan 65 urte betetzen dituztenek.

Igerilekuen abonua lortzeko, beharrezkoa da:

1.–Abonuaren ordainketa herriko edozein banku entitatetan egin beharko da:

Rural Kutxa: ES07 3008 0019 55 0701175820.

La Caixa: ES18 2100 5021 46 2200025885.

(Gordekina emango zaio entitatean. Online eskatzen bada, ordainketa-egiaztagiria inprimatu beharko da).

2.–Igerilekuan abonua emango zaio. Horretarako, banku entitatearen gordekina eta argazki berri bat aurkeztu beharko ditu (berria ez bada, ez zaio abonua emango).

Udal igerilekuetara sartu nahi duten guztiek egunero erakutsi beharko dute abonua bertara sartzean. Hala egiten ez badute, sarrera egunero ordaindu beharko dute, abonua aurkeztu arte.

Allon, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2409008