125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Aldaketa, eskolakumeei liburuak erosteko familiendako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat aldatzea. Ordenantzak, hain zuzen, Aguilar Kodesko familiendako dirulaguntzak arautzen ditu, eskolakumeentzako liburuak eros ditzaten.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aguilar Kodesen, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2408922