124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arellanon, 2024ko martxoaren 14an.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.

Iragarkiaren kodea: L2408739