2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia iraganik, behin iragarkia argitaratuta 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da Irati Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2023ko plantilla organikoa; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Agoitzen, 2023ko ekainaren 3an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudun finkoak.
–Administrari-ofiziala, lanaldi partzialekoa, egunean 5 ordu. Taldea: C. Lanpostuko osagarria: %35,72 (%17,36 + %18,36). Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostu kopurua: bat. Jardunean.
–Lan-kontratudun finkoa: gidaria, hiri-hondakin solidoak garraiatu eta biltzeko. Taldea: D. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: (%12,00 + %4 + %1,36). Lanpostuko osagarria: %35. Toxikotasuneko osagarria: (%10). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: lau. Hutsik. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
–Lan-kontratudun finkoa: konpostatzeko teknikaria. Taldea: D. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarria: (%12,00 + %4 + %1,36). Lanaldiaren luzapeneko osagarria: (%10). Arrisku bereziko osagarria: (%10). Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
–Lan-kontratudun finkoa: zerbitzu anitzetako enplegatua, garbiguneari atxikia. Taldea: D. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: (%15 + %4 + %1,56). Lanpostuko osagarria: %35. Arrisku bereziko osagarria: (%10). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostu kopurua: bat. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
Iragarkiaren kodea: L2409149