124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2024ko maiatzaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Auritzen, 2024ko ekainaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.

Iragarkiaren kodea: L2408978