2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Gora jotzeko 24-00426 errekurtsoa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurkakoa
Interesa duten pertsonak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, José María Dios Vieitez jaunak jarritako 24-00426 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horren bidez, kontra egin zion Zizur Nagusiko Udalak 2024ko otsailaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki bati: erabaki horrek hizpide du 2024ko plantilla organikoa behin betiko onestea eta euskararen derrigortasuna deuseztatzeko epaia betetzea.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Zizur Nagusiko Udaleko bulegoetan.
Zizur Nagusian, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2408924