Iragarkia
124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
67/2024 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita energia elektrikoa ekoizteko "Montes del Cierzo berrindartzea" parke eolikoa izeneko instalaziorako, 31 MW-koa, Cintruénigo eta Tuterako udal mugarteetan.
1.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikoaren adierazpenaren eskaera.
2023ko azaroaren 22an, Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. eta 14. artikuluak aplikatuz, Eólica Montes de Cierzo SLUk eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea eskatu zuen "Montes del Cierzo berrindartzea" parke eolikorako, Cintruénigoko eta Tuterako udal mugarteetan. Instalazio hori 5 haize sorgailuk eta haiei loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturek osatzen dute.
Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek osatzen dute "Montes del Cierzo berrindartzea" parke eolikoaren exekuzio proiektua:
–Vestas V162/6.2 modeloko bost aerosorgailu, 162 metro diametroko errotorea dutenak, 119 altuerako abatza eta bakoitzak 6,2 MW-ko potentzia dutenak, hau da, guztira 31 MW-ko potentzia instalatua. Aerosorgailu guztiak Cintruenigoko udal mugartean daude.
"MONTES DE CIERZO BERRINDARTZEA" PARKE EOLIKOA | ||
UTM ETRS89 30 N Eremua koordenatuak (EPSG:25830) | ||
Izena | x | y |
MC-01 | 601.725 | 4.657.543 |
MC-02 | 602.080 | 4.657.756 |
MC-03 | 602.451 | 4.657.979 |
MC-04 | 602.821 | 4.658.201 |
MC-05 | 603.177 | 4.658.416 |
–Sarbideak eta haize-sorgailuen eta 20/66 kV-eko "Moluengo" TAEren arteko 20 kV-ko lurpeko linea elektrikoak.
–20/66 kV-ko "Moluengo" azpiestazio elektriko transformatzailea, parketik heldu den energia bihurtuko duena 66 kV-ko mailara, 35 MVA-ko transformadore baten bidez. Azpiestazioa Cintruénigoko 3. poligonoko 1.073. lurzatian kokatzen da.
"MOLUENGO" 20/66 kV TAE | ||
UTM koordenatuak ETRS89 30 N Eremua (EPSG:25830) | ||
Erpina | x | y |
1 | 603.067,94 | 4.658.162,00 |
2 | 603.096,65 | 4.658.179,84 |
3 | 603.110,53 | 4.658.157,50 |
4 | 603.081,81 | 4.658.139,66 |
–66 kV-ko lurpeko ebakuazio linea, "Moluengo" TAEren eta "La Serna" TAEren artean. Espediente honi lehenengo zatia bakarrik dagokio, 3.647 metro inguruko luzerakoa.
Orobat, parke eolikoa instalatzeko, beharrezkoa izanen da "Montes de Cierzo I" (1053-1-CE) eta "Montes de Cierzo II" (1053-2-CE) parke eolikoetako zenbait azpiegitura eraistea. Horregatik, sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioan jaso da dagokion eraispen plana. Parke horietako gainerako azpiegiturek beren jarduera komertzialean jarraituko dute, harik eta parkeak erabat eraisten diren arte. Hori gertatuko da, hain zuzen ere, "Montes del Cierzo berrindartzea" (1176-CE), "Montes del Cierzo I" (1053-5-CE) eta "Montes del Cierzo II berrindartzea" (1053-6-CE) parke eolikoak eraikitzen direnean.
2.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.
Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 24/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean), aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Eólica Montes de Cierzo SLUri, "Montes del Cierzo berrindartzea" parke eolikoa izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioa, 31 MW-ekoa, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Cintruenigoko eta Tuterako udal mugarteetan, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak betez gero.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatua betez, dokumentazioaren kopia helarazi zitzaien ingurumen arloan eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio baimena dela-eta emandakoak. Hona hemen bi kontsulta horiei emandako erantzunen edukia.
–Ingurumen Ebaluazioaren Atala:
2024ko martxoaren 18ko txostenean, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak jakinarazi zuen aurkeztutako proiektuak ez duela ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritakoa urratzen, eta ez duela ingurumen eragin adierazgarri berririk ekartzen, eta, beraz, haren babesa duela.
–Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atala:
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 148E/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu zen Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 37E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez ematen baitzen Lurzoru Urbanizaezineko Jardueren eta Erabileren Baimena proiektuarentzat, egindako egokitzapenak ontzat emanez.
3.–Jendaurreko informazioa eta kontsulten tramitea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Eólica Montes de Cierzo SLUren eskaera, dagokion dokumentazioarekin batera (dokumentu teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda), 30 egun balioduneko epean, iragarkia honako hauetan argitaratuz: 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an; 2024ko urtarrilaren 10eko Diario de Noticiasen; eta Tuterako Udalaren ediktuen taulan. Halaber, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen.
Alegazioak jaso ziren Totalenergies Clientes SAU enpresatik (1. alegazioa) eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusitik (2. alegazioa).
Era berean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako erakunde hauei kontsulta egin eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | Zk. | DATA |
Cintruenigoko Udala | 2 | 2024-01-24 |
Tuterako Udala | 3 | 2024-02-26 |
Herrilurren Atala | ||
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 1 | 2024-01-10 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala |
Araudi horretan berean xedatutakoari jarraiki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako txostenak helarazi zizkion Montes de Cierzo SLUri, hamabost eguneko epean oniritzia eman ziezaien edo egokitzat jotzen zituen eragozpenak jar zitzan.
Txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
4.–Eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa emateko proposamena.
Aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan parke eolikoentzako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatzen du Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari ematea eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikokoa zehazki deklaratzea, energia elektrikoa ekoizteko "Montes del Cierzo berrindartzea" parke eolikoa izeneko instalaziorako.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eraikitzeko administrazio baimena ematea Montes de Cierzo SLUri, energia elektrikoa ekoizteko "Montes del Cierzo I berrindartzea" parke eolikoa izeneko instalaziorako, Cintruenigoko eta Tuterako udal mugarteetan, eta obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea. Parkea 31 MW-ekoa da da, eta 5 haize-sorgailuk eta haiei loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturek osatzen dute.
2 Ixteko administrazio baimena ematea Eólica Montes de Cierzo SLUri, azpiegitura zehatz batzuk eraisteko "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" parke eolikoetan, bat etorriz aurkeztutako eraispen planean jasotakoarekin.
3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat etorriz.
4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
5. Proiektua gauzatu ondoren, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du, eta Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu.
6. Instalazio hori onura publikokoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; horrenbestez, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
7. Ebazpen hau helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, instituzio hauei: Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua; Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atala; Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atala; Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herrilurren Atala; Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalra eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Montes de Cierzo SLU-ri, Totalenergies Clientes SAU-ri, Sistema de Red Eléctrica de España SAU-ko Operación eta Desarrollo Zuzendaritzei eta, orobat, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espediente kodea adierazita.
10. Ebazpen hau Cintruenigo eta Tuterako Udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 30ean.–Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIO ETA TXOSTENAK
Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.
1. alegazioa.–Totalenergies Clientes SAU.
2024ko otsailaren 5eko idazkiaren bidez, Totalenergies Clientes SAUk jakinarazi zuen administrazio eskudunaren aurrean tramitatzen ari zela aurretiko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena Hegoaldeko Adar Hibridazioa izeneko instalazio hibrido batentzat; eguzki teknologia fotovoltaikoz eta eolikoz osatzen da. Jarraian, adierazi du espediente honen xede den parke eolikora sartzeko bide berri batek ukipena eragiten duela partzela batzuen gainean, eta hain zuzen ere, alegazioa aurkezten duenak asmoa du partzela horietan eraikitzeko bere instalazio fotovoltaikoa. Beraz, "fede onez (...) bere burua eskaintzen du bateraezintasun horri irtenbide bat bilatzeko", eta eskatzen du "ukipen hori aldatzeko", lehendik dagoen sarbidea onetsita.
Erantzuna:
Sustatzaileak adierazi du bere proiektua instalazio fotovoltaikoa baino izapidetze-fase aurreratuago batean dagoela, eta, nolanahi ere, justifikatu du alegatzaileak planteatzen duen alternatiba ez dela teknikoki bideragarria, Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalak aurretiko administrazio baimenaren tramitazioan ezarritako baldintzengatik eta ezinezkoa izanen litzatekeelako aerosorgailuaren osagaiak garraiatzea gaur egun dagoen bidea erabiliz.
2. alegazioa.–Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.
2024ko otsailaren 16an sinatutako idazkiaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak helarazi eta justifikatu du, Cintruenigon proiektuak ukitzen dituen lurzati batzuk, katastroan partikularren izenean agertzen badira ere, herrilurrak direla.
Gaineratu du ezen, parke eolikoa eta haren ebakuazio linea instalatzeko enpresak behar dituen lurrak eskuratzeko prozedura desjabetzea bada, desjabetzearen ondorioetarako, herrilurra lursail horien balioan ordaindu beharko dela, eta partikularren lurrak, berriz, laborantzako aprobetxamenduaren eskubidearen balioan.
Amaitzeko, proposatu du lurzati horiek herrilurtzat hartzea, eta ageri diren titularrek laborantza aprobetxatzeko eskubidea izatea, edo, halakorik ezean, balio justuaren zenbatekoa Gordailuen Kutxa Orokorrean jasotzea, Corellan eta Murchanten berriki egin den bezala.
Erantzuna:
Lurzatien titularrak behar bezala ez identifikatzeko arriskua saihesteko asmoz, 2024ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 6. zenbakian, urtarrilaren 9an, iragarkia argitaratuz jendaurrean jarritako EBAOn identifikatu ziren, beharrezkoa zen kasuetan, Cintruenigoko Udaleko erregistroan ageri ziren titularrak eta herrilurrak, barra baten bidez bananduta (/).
Sektore Elektrikoari buruzko Legeak 54. artikuluan adierazten da onura publikokoak direla elektrizitatea sortzeko instalazio elektrikoak, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako eta bide zorra ezarri eta erabili ahal izateko.
Onura publikoa zehazki deklaratzea lege honen 55. artikuluan ezarritako moduan eginen da.
Lege horren 56. artikuluaren arabera, nolanahi ere, onura publikoaren deklarazioak berekin du ukitutako ondasunak okupatu beharrak izatea edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta horrek presako okupazioa ekarriko du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako. Halaber, berekin dakar eskubidea izatea baimena eskuratzeko, onura publikoaren deklarazioan zehazten diren baldintzetan, instalazio elektrikoa ezartzeko edo igarotzeko, jabari, erabilera edo zerbitzu publikoko lurretan, edo estatuaren edo autonomia erkidegoen jabetza diren ondare lurretan, edo erabilera publikokoak, propioak edo komunalak, probintzia edo udalerrikoak diren lurretan, obretan eta zerbitzuetan eta zortasun publikoko eremuetan.
Azkenik, adierazi behar da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak aurreikusten duela desjabetutako ondasunen gaineko auziak egon daitezkeela, eta xedatzen du kasu horretan balio justua jarriko dela Gordailuen Kutxa Orokorrean eztabaidatzen den kopuruagatik, agintari edo auzitegi eskudunaren esku.
1. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2024ko urtarrilaren 10eko txostenean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du "ez dagoela ukipenik" atal horri dagokionez.
2. txostena.–Cintruenigoko Udala.
2024ko urtarrilaren 24an sinatutako udal txostenaren bidez, Cintruenigoko Udalak jakinarazi du, indarrean dagoen Udal Plan Orokorraren arabera, "erabilera baimendu daitekeela", eta ez dela beharrezkotzat jotzen baldintza tekniko espezifikorik jasotzea.
3. txostena.–Tuterako Udala.
2024ko otsailaren 20an sinatutako txosten baten bidez, Tuterako Udalaren hirigintza arloak, ukitutako lurren hirigintzako sailkapena identifikatzeaz gain, adierazi zuen "azpiegiturak ahal den inpakturik txikiena eragin behar duela ukitutako nekazaritza ustiategietan (udalaren herrilurrak) eta lehendik dauden azpiegituren gainean, eta oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren segurtasuna bermatu behar dela, obrak egiten diren bitartean".
Bestalde, data berean sinatutako txostenean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi arloak jakinarazi du sustatzailea ukitutako herrilurren desafektazioa tramitatzen ari dela, eta adierazi du zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatu duela, beharrezkoa balitz ere, akordio azkarra lortzea ezinezkoa suertatzen den lursail partikularren baten kasuan.
Erantzuna:
2024ko martxoaren 22ko erantzunean, sustatzaileak adierazi du ados dagoela lehenengo txostenean ezarritakoarekin, eta, bigarrenari dagokionez, zehaztu du oraindik ez duela eskatu proiektu horretako desafektaziorik.
II. ERANSKINA.–"MONTES DEL CIERZO BERRINDARTZEA" PARKE EOLIKOAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
"MONTES DE CIERZO BERRINDARTZEA" PARKE EOLIKOA
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENAK (m²) | ||||||||||
Jabari osoa | Bide zortasuna | Haize-sorgailuaren aireko zortasuna | Garraioaren aireko zortasuna | Aldi baterako okupazioa | ||||||||
Udalerria | Pol. | Lurz. | Katastroko erreferentzia | Jabea | Zimenduak | Plataforma iraunkorra | Aldi baterako plataforma | Bidea | Zanga | |||
Cintruenigo | 3 | 1670 | 310000000002283049HU | Eólica Montes de Cierzo SL / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak (*) | 1.568,57 | 3.659,78 | 7.825,58 | 4.961,54 | 246,61 | 13.940,76 | 1.680,55 | 692,44 |
Cintruenigo | 3 | 1675 | 310000000001130942LD | Gregoria Alfaro Hernandez Raquel Alfaro Hernandez / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 62,76 | 346,70 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1.136,63 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 908 | 310000000001130468QK | Gregoria Alfaro Hernandez Raquel Alfaro Hernandez / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 58,17 | 694,74 | 220,98 | 0,00 | 0,00 | 4.898,67 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1685 | 310000000001130952EB | Félix Ayensa Alfaro Jose Antonio Ayensa Madurga Justo Madurga Moreno / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 47,31 | 732,16 | 260,32 | 0,00 | 0,00 | 6.135,96 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1672 | 310000000001472970AM | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 326,75 | 187,00 | 0,00 | 0,00 | 12,37 | 779,25 | 0,00 | 38,91 |
Cintruenigo | 3 | 1687 | 310000000001130954TX | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 40,11 | 84,91 | 804,26 | 140,33 | 25,50 | 1541,73 | 82,00 | 43,07 |
Cintruenigo | 3 | 1688 | 310000000001130955YM | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 19,47 | 18,32 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 67,46 | 0,00 | 1,33 |
Cintruenigo | 3 | 992 | 310000000001130547SY | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 7,18 | 693,23 | 236,34 | 0,00 | 0,00 | 12.095,46 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1661 | 310000000002283047FT | Eólica Montes de Cierzo SL / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak (*) | 421,96 | 169,54 | 0,00 | 64,95 | 45,02 | 766,53 | 31,32 | 155,74 |
Cintruenigo | 3 | 1662 | 310000000001472962YK | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 34,90 | 767,21 | 1.245,44 | 349,44 | 0,00 | 1.707,48 | 253,51 | 6,26 |
Cintruenigo | 3 | 1665 | 310000000001130937JA | Xabier Chivite Campos Ignacio Chivite Vicente / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 66,75 | 81,04 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 464,30 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 687 | 310000000001130259SY | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 1,40 | 413,00 | 1.087,27 | 0,00 | 2.595,09 | 336,75 | 0,22 |
Cintruenigo | 3 | 798 | 310000000001130368ZG | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 422,93 | 1.728,39 | 398,07 | 136,92 | 1.813,76 | 289,04 | 245,10 |
Cintruenigo | 3 | 799 | 310000000001130369XH | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 456,61 | 257,81 | 0,00 | 0,00 | 3.468,63 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 909 | 310000000001130469WL | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 72,08 | 24,29 | 0,00 | 0,00 | 1.441,81 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 949 | 310000000001130505TX | Serafin Garcia Aliaga / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 457,54 | 278,28 | 0,00 | 0,00 | 2.401,47 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1073 | 310000000001130625XH | Félix Ayensa Alfaro Jose Antonio Ayensa Madurga Justo Madurga Moreno / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 3.747,95 | 5.401,08 | 799,47 | 2.141,34 | 1.035,31 | 1.803,34 |
Cintruenigo | 3 | 796 | 310000000001130366LD | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 50,99 | 2.503,93 | 0,00 | 3.992,08 | 642,94 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1684 | 310000000001130951WL | Fernando Madurga Chivite / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 738,79 | 537,36 | 191,18 | 5.490,31 | 181,64 | 364,22 |
Cintruenigo | 3 | 910 | 310000000001130470MJ | María Paz Francés Mateo / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 2.515,78 | 903,73 | 413,96 | 4.744,81 | 420,23 | 801,02 |
Cintruenigo | 3 | 950 | 310000000001130506YM | Serafin Garcia Aliaga / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 2.537,06 | 486,06 | 171,87 | 6.565,47 | 195,65 | 665,18 |
Cintruenigo | 3 | 1676 | 310000000001130943BF | Gregoria Alfaro Hernandez Raquel Alfaro Hernandez / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 116,41 | 723,80 | 198,71 | 954,40 | 219,37 | 313,54 |
Cintruenigo | 3 | 1663 | 310000000002283048GY | Eólica Montes de Cierzo SL / Cintruénigoko Udalaren herrilurrak (*) | 0,00 | 0,00 | 1.019,35 | 619,45 | 0,00 | 0,00 | 290,15 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1664 | 310000000001130936HP | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 1.333,48 | 325,09 | 200,39 | 1.138,81 | 65,38 | 421,77 |
Cintruenigo | 3 | 993 | 310000000001130548DU | Xabier Chivite Campos Ignacio Chivite Vicente / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 885,82 | 122,98 | 38,31 | 2.171,26 | 51,50 | 109,10 |
Cintruenigo | 3 | 994 | 310000000001130549FI | Julián Azagra Aliaga / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 613,05 | 0,00 | 0,00 | 972,94 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1029 | 310000000001130583DU | Joaquina María Alfaro Rubio / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 777,28 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1660 | 310000000001472958TJ | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 512,44 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 945 | 310000000001130502WL | Santos Moreno Martinez / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1.614,78 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 946 | 310000000001130503EB | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 207,38 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 947 | 310000000001130504RZ | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2.655,94 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1002 | 310000000001130556KS | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,11 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1076 | 310000000001130628WL | Xabier Chivite Campos Ignacio Chivite Vicente / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 121,63 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1592 | 310000000001130934FI | María Victoria Calvo Rada Alberto Madurga Chivite / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 921,85 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1677 | 310000000001130944ZG | Serafin Garcia Aliaga / Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2,30 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 912 | 310000000001130472WL | Cintruenigoko Udalaren herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 176,38 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 953 | 310000000001130509OE | Xabier Chivite Campos Ignacio Chivite Vicente / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 815,53 | 309,68 | 1.572,46 | 226,05 | 713,18 |
Cintruenigo | 3 | 956 | 310000000001130512OE | Serafin Garcia Aliaga / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 47,65 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 958 | 310000000001130514AT | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 55,75 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1593 | 310000000001130935GO | María Victoria Calvo Rada Alberto Madurga Chivite / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1.352,23 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1679 | 310000000002257426ED | María Victoria Calvo Rada Alberto Madurga Chivite / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 428,81 | 162,42 | 868,23 | 62,46 | 356,58 |
Cintruenigo | 3 | 856 | 310000000001130422DU | Carmen Ayensa Jimenez Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 263,49 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 857 | 310000000001130423FI | Fernando Madurga Chivite / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2.410,25 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1683 | 310000000001130950QK | Carmen Ayensa Jimenez Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 225,34 | 100,90 | 138,63 | 38,34 | 171,08 |
Cintruenigo | 3 | 688 | 310000000001130260PR | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 49,76 | 0,00 | 4.569,27 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1673 | 310000000001472973FE | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 45,94 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1689 | 310000000001130956UQ | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 32,82 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 2 | 556 | 310000000002356357QT | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 756,11 | 0,00 | 0,00 | 77,67 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 379 | 310000000001129968ZY | María Jesús Andrés Jimenez / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1.975,93 | 0,00 | 0,00 | 894,15 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 380 | 310000000001129969XU | Joaquina Garbayo Navascues / Cintruenigoko Udalaren herrilurra | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 568,64 | 0,00 | 0,00 | 210,47 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 474 | 310000000001130057RZ | María Carmen Fernandez Navascues Pedro Jesús Fernandez Navascues Cecilio Fernandez Rincón Mercedes Fernandez Rincón Martin Sánchez Fernandez / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 6,38 | 0,00 | 0,00 | 0,18 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 475 | 310000000001130058TX | Joaquín Aliaga Montes Rita Aliaga Montes Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 61,71 | 0,00 | 0,00 | 43,64 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 477 | 310000000002257405AZ | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 104,72 | 0,00 | 0,00 | 70,43 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 478 | 310000000001130061TX | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 166,90 | 0,00 | 0,00 | 51,64 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 479 | 310000000001130062YM | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 37,44 | 0,00 | 0,00 | 18,26 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 480 | 310000000001130063UQ | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 40,90 | 0,00 | 0,00 | 29,95 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 482 | 310000000001130065OE | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 36,08 | 0,00 | 0,00 | 11,17 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 598 | 310000000001130173JA | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 284,92 | 0,00 | 0,00 | 115,96 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 599 | 310000000001130174KS | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1.159,76 | 0,00 | 0,00 | 296,76 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 601 | 310000000001130176BF | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 730,94 | 0,00 | 0,00 | 326,86 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 996 | 310000000001130551DU | Felipe Fernandez Chivite Javier Fernandez Chivite Maria Begoña Fernandez Chivite Maria Inmaculada Fernandez Chivite / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 145,44 | 136,37 | 0,00 | 86,93 | 254,77 |
Cintruenigo | 3 | 997 | 310000000001130552FI | Fermin Chivite Vicente / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 90,92 | 87,93 | 0,00 | 4,64 | 168,66 |
Cintruenigo | 3 | 1066 | 310000000002310597QG | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 310,77 | 78,90 | 0,00 | 111,01 | 162,40 |
Cintruenigo | 3 | 1262 | 310000000001130801PR | María Josefa Lozano Sánchez / Cintruenigoko Udaleko herrilurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 543,51 | 0,00 | 0,00 | 159,56 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1448 | 310000000001130924UQ | Jose Antonio Lacarra Vicente / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 99,74 | 0,00 | 0,00 | 11,58 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1449 | 310000000001130925IW | Jose Antonio Trincado Ruiz / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 16,65 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Cintruenigo | 3 | 1674 | 310000000001130941KS | Santos Moreno Martinez / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 22,67 | 54,58 | 0,00 | 0,00 | 113,53 |
Cintruenigo | 3 | 1680 | 310000000001130947QK | Victorina Sanz Carnicero / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 128,86 | 75,29 | 0,00 | 38,67 | 134,48 |
Cintruenigo | 3 | 1681 | 310000000001130948WL | Jose Antonio Navascues Fernandez / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 149,38 | 107,04 | 0,00 | 23,10 | 179,56 |
Cintruenigo | 3 | 1682 | 310000000001130949EB | Andrés Ayensa Jimenez / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 244,06 | 153,29 | 0,00 | 12,51 | 244,86 |
Cintruenigo | 3 | 952 | 310000000001130508IW | Felix Ayensa Alfaro / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 4,06 | 0,00 | 0,00 | 69,04 |
Cintruenigo | 3 | 91730 | 720391730** | 0,00 | 0,00 | 102,77 | 2.606,87 | 0,00 | 885,24 | 1219,12 | 0,00 | |
Cintruenigo | 3 | 91900 | 720391900** | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 160,23 | 0,00 | 0,00 | |
Cintruenigo | 3 | 91910 | 720391910** | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 28,40 | 6,06 | 213,42 | 8,45 | 17,53 | |
Cintruenigo | 3 | 91850 | 720391850** | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 44,92 | 0,00 | 0,00 | 30,22 | 0,00 | |
Cintruenigo | 3 | 91760 | 720391760** | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 8,05 | 0,00 | 0,00 | 4,82 | 0,00 | |
Cintruenigo | 3 | 91140 | 720391140** | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 4,07 | 0,00 | 0,00 | 2,07 | 0,00 | |
"MOLUENGO" TRANSFORMAZIO AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA, 20/66 KV, (ERAIKUNTZA BERRIA)
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENAK (m²) | |||
Jabari osoa | |||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Jabea | Azpiestazioa |
Cintruénigo | 3 | 1073 | 310000000001130625XH | Félix Ayensa Alfaro / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 858 |
EBAKUAZIO AZPIEGITURAK: 66 kV-eko LUR AZPIKO LINEA "PEDRO GOMEZ" AZPIESTAZIORA ARTE
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | ZANGA | |||||||
Udalerria | Pol. | Lurz. | Lurzatiaren azalera (m²) | Katastroko erreferentzia | Jabea | Ukipen lineala (m) | Azalera (m²) | Aldi baterako zortasuna (m²) | Tinkatzea / Lotura-ganbera |
Cintruénigo | 3 | 1073 | 65531 | 310000000001130625XH | Félix Ayensa Alfaro Jose Antonio Ayensa Madurga Justo Madurga Moreno / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 41,49 | 82,98 | 248,02 | |
Cintruenigo | 3 | 799 | 12324 | 310000000001130369XH | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 253,62 | 507,23 | 1.466,8 | |
Cintruenigo | 3 | 688 | 63895 | 310000000001130260PR | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 38,92 | 78,66 | 363,14 | |
Cintruenigo | 3 | 1687 | 1785 | 310000000001130954TX | Excavaciones Técnicas SL/ Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 4,88 | 9,76 | 28,89 | |
Cintruenigo | 3 | 1672 | 779 | 310000000001472970AM | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 18,93 | 37,85 | 84,72 | |
Cintruenigo | 3 | 1673 | 46 | 310000000001472973FE | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 28,72 | |||
Cintruenigo | 3 | 1689 | 33 | 310000000001130956UQ | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 7,79 | 15,58 | 17,23 | |
Cintruenigo | 3 | 687 | 6249 | 310000000001130259SY | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 132,39 | 257,07 | 854,48 | |
Cintruenigo | 3 | 796 | 60324 | 310000000001130366LD | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 5,97 | 26,84 | 332,22 | CE-A |
Cintruenigo | 3 | 602 | 93514 | 310000000001130177ZG | Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 127,99 | 255,98 | 767,67 | |
Cintruenigo | 3 | 691 | 1643 | 310000000001130263DU | David Alvero Jimenez Francisco Javier Alvero Jimenez Miguel Angel Alvero Jimenez / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 46,72 | 93,43 | 270,15 | |
Cintruenigo | 3 | 694 | 7289 | 310000000001130266HP | Domingo Fernandez Lacarra / Cintruenigoko Udaleko herrilurra | 105,1 | 210,19 | 627,85 | CE-B |
Cintruenigo | 3 | 697 | 3345 | 310000000001130269LD | Cintruenigoko Udala / Cintruenigoko Udalaren herri-lurrak | 78,89 | 157,79 | 473,36 | |
Tutera | 46 | 392 | 2966 | 310000000001383904PF | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 15,92 | 31,85 | 96,27 | |
Tutera | 46 | 256 | 3167 | 310000000001383813DJ | Joaquina Montes Moreno | 42,94 | 85,87 | 258,2 | |
Tutera | 46 | 257 | 4061 | 310000000001383814FK | Fernando Gómez Mateo | 45,9 | 91,8 | 274,5 | |
Tutera | 46 | 258 | 5389 | 310000000001383815GL | José Fernández Gómez. Juan Manuel Fernandez Martinez jauna Antonio Fernández Navascues | 55,89 | 111,44 | 330,36 | |
Tutera | 46 | 259 | 3542 | 310000000001383816HB | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 29,77 | 60,05 | 182,26 | |
Tutera | 46 | 403 | 9793 | 310000000001383914JZ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 49,27 | 98,36 | 296,79 | |
Tutera | 46 | 286 | 10997 | 310000000001383833RI | Joaquina Andrés Garbayo | 63,45 | 126,94 | 382,96 | |
Tutera | 46 | 408 | 62021 | 310000000001383919XE | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 69,32 | 138,59 | 913,66 | CE-C TINKATZEA (500 m²) |
Tutera | 46 | 407 | 3740 | 310000000001383918ZW | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 9,42 | 18,85 | 21,27 | |
Tutera | 44 | 203 | 3127 | 310000000001383448RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 34,82 | 69,64 | 669,08 | CE-C TINKATZEA (500 m²) |
Tutera | 44 | 40 | 3254 | 310000000001383288EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 33,18 | 66,37 | 199,1 | |
Tutera | 44 | 41 | 2049 | 310000000001383289RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 22,51 | 45,02 | 135,05 | |
Tutera | 44 | 42 | 1473 | 310000000001383290WY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 19 | 38 | 114,01 | |
Tutera | 44 | 43 | 2489 | 310000000001383291EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 12,59 | 25,19 | 75,56 | |
Tutera | 44 | 60 | 3385 | 310000000001383308LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 8,88 | 17,75 | 53,3 | |
Tutera | 44 | 61 | 1613 | 310000000001383309BQ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 47,01 | 94,01 | 278,34 | |
Tutera | 44 | 59 | 71733 | 310000000001383307KX | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 180,58 | 361,17 | 1.087,17 | |
Tutera | 44 | 64 | 12842 | 310000000001383312BQ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 52,01 | 104,03 | 311,39 | |
Tutera | 44 | 65 | 944 | 310000000001383313ZW | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 18,81 | 37,13 | 118,75 | |
Tutera | 44 | 217 | 19210 | 310000000002283197YB | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 210,52 | 421,53 | 1.267,97 | CE-D |
Tutera | 44 | 220 | 211 | 310000000001383463DJ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 35,83 | 67,77 | 84,71 | |
Tutera | 44 | 219 | 1984 | 310000000001383462SH | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 69,46 | 83,82 | 209,75 | |
Tutera | 44 | 218 | 5109 | 310000000001383461AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 79,6 | 150,16 | 291,82 | |
Tutera | 44 | 231 | 2251 | 310000000001383472LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 8,61 | 25,6 | 90,6 | |
Tutera | 44 | 75 | 80995 | 310000000001383322RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 125,56 | 252,53 | 671,94 | CE-E |
Tutera | 44 | 77 | 6805 | 310000000001383324YP | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 203,88 | 407,66 | 1.221,59 | |
Tutera | 44 | 212 | 3293 | 310000000001383457PF | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 71,03 | 142,06 | 426,18 | |
Tutera | 44 | 213 | 3332 | 310000000001383458AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 58,97 | 117,94 | 353,82 | |
Tutera | 44 | 214 | 3057 | 310000000001383459SH | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 46,41 | 92,83 | 278,49 | |
Tutera | 44 | 222 | 37612 | 310000000002283198UZ | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 66,77 | 133,54 | 400,61 | |
Tutera | 44 | 78 | 35112 | 310000000001383325UA | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 309,79 | 619,57 | 1.858,72 | IB |
Tutera | 44 | 224 | 5187 | 310000000001383466HB | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 29,59 | 59,17 | 177,52 | |
Tutera | 44 | 80 | 21541 | 310000000002352235DJ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 70,38 | 140,77 | 421,92 | |
Tutera | 44 | 230 | 5763 | 310000000001383471KX | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 212,04 | 424,02 | 1.248,95 | CE-G |
Tutera | 44 | 82 | 3060 | 310000000001383329AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 19,63 | 39,24 | 117,71 | |
Tutera | 44 | 81 | 23068 | 310000000001383328PF | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 59,54 | 119,14 | 353,96 | |
(*) Katastroko titularra, gaur egun, Eólica Montes de Cierzo SLU da, lurzatien desafektazioa egin baitzen "Montes de Cierzo II" haize-parkearen proiekturako. Haize-parkea eraisten denean, Tuterako edo Cintruenigoko udalen titulartasuneko herri-lurrak izanen dira berriz, eta Eólica Montes de Cierzo SLUk berriz eskatu beharko du desafektazioa "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea" haize-parkearen proiektu berrirako.
(**) Bide publikoak diren lurzatiak identifikatzeko SigPac-eko izendapena sartu da, Nafarroako Katastroaren arabera ez baitago haientzako katastro erreferentziarik (ez poligonorik, ez lurzatirik).
Iragarkiaren kodea: F2408857
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
