2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Bigarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Noaingo (Elortzibar) Udalak, 2024ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo (Elortzibar) Udalaren 2024ko plantilla organikoa aldatzeko 02/2024 espedientea.
Erabaki hori 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Noainen (Elortzibar), 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
02/2024 ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN
Lanpostuen zerrenda
ZENBAKIA | LANPOSTUA | IZAERA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK |
A | B | C | D | E | F | G | H | EGOERA |
ZERBITZU EKONOMIKOAK |
3.5 | Administrari-ofiziala | F | C | O | 15 | 23,52 | | | | | | | H |
LABURDUREN KOADROA:
–Izaera:
F: funtzionarioa.
–Sarbidea
O: oposizioa.
–Egoera:
H: hutsik.
–Osagarriak
A: mailako osagarria.
B: lanpostuko osagarria.
C: bateraezintasuneko osagarria.
D: berariazko osagarria.
E: arrisku bereziko osagarria.
F: lanaldi zatituko osagarria.
G: erantzukizuneko osagarria.
H: dedikazioko osagarria.
Iragarkiaren kodea: L2408738