124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalak bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela iragarri du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren (Estatuko Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an) 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren (Estatuko Aldizkari Ofizialean, 1995/7/13an) 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriarekin bat ere.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Eloko Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabeteko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea hala eskatu dutenen artean, baldin eta legezko baldintzak betetzen badituzte.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berberei loturik.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Elon, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2408965