2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LATASAKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Latasako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Latasan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Belen Gómez Oreja.
Iragarkiaren kodea: L2408885