2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZUKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko aurrekontua; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an.
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 300,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.500,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 26.780,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.602,87 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 48.182,87 euro.
GASTUAK:
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 27.932,87 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.250,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 48.182,87 euro.
Izun, 2024ko ekainaren 4an.–Kontzejuko burua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2408968