2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRENGO KONTZEJUA
2024. urteko aurrekontua. Hasierako onespena
Etxarrengo Kontzejuak, 2024ko maiatzaren 30ean egin bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Etxarrengo Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideei eta indarrean diren gainerako legeetan ezarritako izapideei.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsiko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Etxarrenen, 2024ko maiatzaren 31n.–Lehendakaria, Miguel Marcos Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2408874