1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
240/2024 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren bidez, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan txertatu ziren, eta VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautu ziren. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoen barruan daude.
Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdi mailakoak edo goi mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, eta 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten dira.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.
Ebazpen honen xedea da 2024-2025 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia eta garapena ezartzea.
Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturtean, araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta garapena ezartzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia eta prozesu horren garapena, ebazpen honen eranskinean jaso den bezala.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
ERANSKINA.–ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA ETA NONDIK NORAKOA
1. Onartzeko prozesuaren egutegia.
1.–Epe arrunta eta epe berezia daude Nafarroako ikastetxe publikoetako ikasleak araubide bereziko kirol ikasketetan onartzeko prozesuan. Epe berezia soilik irekiko da baldin eta epe arruntean ikaspostu hutsik geratu bada.
2. Hauxe da Mendi Ertainetako kirol teknikari titulua eta Eskaladako kirol teknikari titulua eskuratzea xede duten irakaskuntzetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia:
KIROL IRAKASKUNTZA | PROZEDURAREN FASEA | DATAK (1) |
Mendi-ibilietako hasierako zikloa Mendi Ertainetako azken zikloa Eskaladako azken zikloa | Izena emateko epe arrunta | 2024ko ekainaren 19tik 21era (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2024ko ekainaren 24a |
Erreklamazioak | 2024ko ekainaren 25a eta 26a |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2024ko ekainaren 28a |
Matrikulatzeko epea | 2024ko irailaren 2tik 4ra (14:00ak arte) |
Izena emateko epe berezia | 2024ko abuztuaren 20a eta 21a (14:00ak arte) |
Epe berezian onartutakoen behin-behineko zerrenda | 2024ko abuztuaren 23a |
Epe bereziko erreklamazioak | 2024ko abuztuaren 26a eta 27a |
Epe berezian onartutakoen behin betiko zerrenda | 2024ko abuztuaren 29a |
Matrikulatzeko epea | 2024ko irailaren 5ean eta 6an (14:00ak arte) |
(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu behar izanez gero, goiko data horiek ere aldatzen ahalko dira. (2) Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoko fitxan argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada |
2. Onartzeko prozesuaren nondik norakoa.
Epe arrunta. Eskaerak aurkeztea.
–Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, behar bezala betea, Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoan dagokion fitxan agertzen den eredu ofizialari jarraikiz (ikusi beherago, oinarri honetan berean, nola iritsi fitxara).
Izena emateko eskaera-orria aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzenduko zaio edo bertan aurkeztuko da. Izena emateko eskaera-orria bide hauek erabiliz aurkezten ahal da:
a) Educa-Ataria erregistro telematikoa, aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeari zuzendua, tramiteen fitxaren esteka honetatik:
–"Inskripzioa kirol irakaskuntzetan: Mendia eta Eskalada".
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscripcion-en-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada
b) Modu presentzialean, aukeratutako kirol irakaskuntzak ezarriak dauden ikastetxean.
Ikastetxeak eskaera-orriaren fotokopia zigilatua emanen die ikasle eskatzaileei, sarrera-data adierazita.
KIROL IRAKASKUNTZAK | IKASTETXEA |
Mendi-ibilietako hasierako zikloa | SAKANA LH IBP Zelai 93 31800 Altsasu Tel.: 948 56 48 15 fpsakanalh.educacion.navarra.es/web |
Mendi Ertainetako azken zikloa |
Eskaladako azken zikloa |
Izena emateko eskaerak jasotzen dituen ikastetxeko zuzendariak, salbuespenez, 2024-2025 ikasturteko onartzeko prozesuan, eskatzen ahalko die ikastetxeko bigarren hezkuntzako irakasleei, irakaskuntza hauetan irakasten dutenei, irakaskuntza hauetako inskripzioaren aholkularitza, orientazio, antolamendu eta kudeaketa lanetan laguntzeko.
2.–Irakaskuntza hauetan sartzeko baldintzak Estatuaren oinarrizko araudian ezarritakoak dira.
3.–Sartzeko baldintza akademikoak izena emateko epearen barruan frogatu beharko dira. Era berean, sartzeko berariazko kirol proba gainditu duenak izena emateko epearen barruan frogatu beharko du.
Baldin eta pertsonaren batek, izena emateko momentuan, ez badu sartzeko berariazko kirol proba gainditu izanaren frogagiria eta 2024an egiten baditu sartzeko berariazko kirol proba horiek Nafarroan, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu proba gainditu izanaren frogagiriak.
4.–2024-2025 ikasturtean onartua izateko, aplikagarria da 2019-2020 ikasturtean kirol irakaskuntzetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpenaren 4., 5. eta 6. oinarrietan xedatutakoa, eta erreferentziako datak eranskin honetan ezarritakoak izanen dira.
5.–Epe bereziko onarpenetan, hau da, epe arruntean hutsik geratu diren ikaspostuak betetzeko, modu berean jokatuko da.
Ikaspostuen eskaintza.
6.–Nafarroako Foru Komunitatean, hauxe da kirol irakaskuntzen eskaintza 2024-2025 ikasturterako, Mendi-kirolak eta Eskalada espezialitateetan:
–Mendi-ibilietako hasierako zikloko talde bat (HLO). Talde horretan, oro har, gutxienez 20 ikaspostu izanen dira, eta 25 ikaspostu gehienez, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak barne.
–Mendi Ertainetako azken zikloko talde bat (HLO). Talde horretan, oro har, gutxienez 12 ikaspostu izanen dira, eta 16 ikaspostu gehienez, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak barne.
–Eskaladako azken zikloko talde bat (HLO). Talde horretan, oro har, gutxienez 4 ikaspostu izanen dira, eta 8 ikaspostu gehienez, bloke espezifikoa errepikatzen ari diren ikasleak barne.
Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ratio hori aldatzen ahalko du, osasun egoeraren bilakaera eta osasun agintaritzaren gomendioak kontuan hartuta, besteak beste.
7.–Eskaera egiten duten ikasleen kopurua talde bakoitzerako ezarritako gutxieneko kopurua baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du eskaintza hori. Eskaeren kopurua talde bakoitzerako eskainitako ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, ebazpen honetan ikasleak onartzeko ezarritako irizpideak aplikatuko dira.
Ikaspostuen erreserba.
8.–Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako portzentajeak oinarri harturik, ikaspostu hauek gordeko dira Mendi Kiroletako eta Eskaladako lehen mailan:
a) Taldeko 2 ikaspostu, erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izana frogatzen dutenentzat.
b) Taldeko ikaspostu bat, desgaitasun mailaren bat frogatzen dutenentzat.
c) Taldeko 2 ikaspostu, goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.
d) Taldeko 2 ikaspostu, federazioko diplomaren homologazioa frogatzen dutenentzat, edo ikasketen baliozkotzea edo baliokidetasuna frogatzen dutenentzat, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen denaren arabera.
9.–Ebazpen honetan ezartzen den ratioa bete arte geratzen diren ikaspostuak izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat edo hortik gorako bat dutela frogatzen dutenentzat. Betetzen ez diren ikaspostu erreserbatuak erreserbarik gabeko ikaspostuei gehituko zaizkie.
Matrikulak bateragarri egiteko eta onartzeko irizpideak.
10.–Mendi-ibilietako hasierako zikloa:
a) Oinarri honen 7. ataleko a), b) eta d) letretan erreserbatutako ikaspostuetan eta oinarri honen 8. atalean adierazitakoetan sartzeko izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:
–Lehena: Nafarroako Mendi Kiroletako eta Eskaladako Federazioak emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.
–Bigarrena: Mendi Kiroletako eta Eskaladako beste federazio batek (Nafarroakoa kenduta) emandako lizentzia indarduna duten izangaiak.
–Hirugarrena: Mendi Kiroletako eta Eskaladako federazio batek emandako lizentzia indardunik ez duten izangaiak.
Adierazitako irizpide horiek aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
–Lehena: Irakaskuntza hauetan sartzeko bide ematen duten ikasketen espedientean ageri den batez besteko nota.
–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2024-2025 ikasturteko onarpen prozesuetarako egindako zozketaren emaitza.
b) Oinarri honen 7. ataleko c) letran erreserbatutako ikaspostuetan sartzeko izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda osatzeko irizpidea kirol maila handiena izatea izanen da, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen den bezala.
Kirol maila bera badute, aurreko a) atalean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.
11.–Mendi Ertainetako azken zikloa eta Eskaladako azken zikloa:
a) Azken mailetan sartzeko izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrendak lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko dira:
–Lehena: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen maila Altsasuko "FP Sakana LH" IBPn egin duten ikasleak.
–Bigarrena: Mendi-kiroletako eta Eskaladako hasierako zikloa beste ikastetxe batean egin duten ikasleak.
b) Arestian adierazitako irizpide horiek aplikatuta sortzen den talde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
–Lehena: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmailan lortutako batez besteko azken nota. Ikaslearen ikasketa-espedientearen bidez frogatuko da nota hori.
–Bigarrena: Berdinketarik bada, hura ebazteko aplikatuko da 2024-2025 ikasturteko onarpen prozesuetarako egindako zozketaren emaitza.
12.–Batez besteko notak biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.
13.–Aplikagarriak dira apirilaren 1eko 153/2019 Ebazpenaren 11., 13. eta 16. oinarrietan jasotako jarraibideak, matrikulazioari, matrikulen bateragarritasunari eta ebazpen honen argitaratzeari buruzkoak.
Iragarkiaren kodea: F2409189