2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, udalerri honen bake-epaitegiko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute 3/1995 Erregelamenduak eta gainerako arau aplikagarriek aipatzen dituzten gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.
Bereziki, ezin izango dira izendatu Botere Judizialaren Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ezintasun- edo bateraezintasun-kausak dituztenak, lanbide- edo merkataritza-jarduerak edo irakaskuntza izan ezik.
Lintzoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2408943