2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Herri-lurren afektazioa. Jendaurreko informazioa
Castejongo Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Castejongo Udalaren herri-lurrak afektatzeko espedientea hastea. Aipatu herri-lurrak jarraian adieraziko diren lurzati eta lurretan daude, eta desafektatu ziren A.N. Sozietate Kooperatiboari lagatzeko. Horren helburua izan zen lurrak desafektatzea eta haien erabilera Cierzo IV eguzki-instalazio fotovoltaikoari lagatzea, EDPR ESPAÑA merkataritza sozietateak sustatua.
POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA, 2024ko KATASTROAREN ARABERA (m²) | UKITUTAKO AZALERA 2024 (m²) | DESAFEKTATUTA JARRAITZEN DUEN AZALERA, 2024ko KATASTROAREN ARABERA (m²) |
4 | 5.012 | 22.726,48 | 78,51 | 22.647,97 |
4 | 5.013 | 22.627,56 | 5.407,14 | 17.220,42 |
4 | 5.014 | 22.632,87 | 8.757,30 | 13.875,57 |
4 | 5.015 | 22.687,49 | 6.557,35 | 16.130,14 |
4 | 5.016 | 22.764,97 | 195,66 | 22.569,31 |
4 | 5.046 | 23.093,09 | 114,04 | 22.979,05 |
4 | 5.045 | 23.082,23 | 286,88 | 22.795,35 |
4 | 5.041 | 23.159,62 | 1.155,30 | 22.004,32 |
4 | 5.079 | 18.626,99 | 961,86 | 17.664,13 |
2. Onestea baldintza-agiriaren bigarren klausularen aldaketa. Haren bidez, AN SAri herri-ondarea lagatzen zaio hainbat lurzatiren nekazaritza aprobetxamendua egiteko. Baldintza-agiria onetsi zen 2005eko azaroaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, eta espedientean dago
3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabetez, Castejongo Udalaren iragarki-taulan, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Castejonen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2408895