124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Onetsitako aurrekontuaren barnean daude Udalaren aurrekontua eta Musika Eskolako Patronatuarena.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Zarrakaztelun, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2408887