124. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024rako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Aurrekontu horretan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Hasierako onespena 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean erreklamaziorik jarri ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Udalaren aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzen da, kapituluka laburturik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin.

GASTUAK:

ZENBATEKOA
EUROTAN

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

11308975,00

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

7165413,00

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

1000,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

1957757,00

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

325250,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

0,00

Gastuak, guztira

20758395,00

DIRU-SARRERAK:

ZENBATEKOA
EUROTAN

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

4312565,00

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

1107500,00

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

4581255,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

10470825,00

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

286250,00

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea

0,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

0,00

Diru-sarrerak, guztira

20758395,00

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2024ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2408983