1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
161E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera berritzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoen eginkizunak eta osaera arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzorde horiek akreditatzeko sistema ere.
Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.
Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortu eta arautu zen, zeinak ikerketa batzorde etikoaren izaera ere baitu.
Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. 5.1 artikuluak adierazten du Osasuneko kontseilariak izendatuko dituela, foru agindu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kideak, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuta.
Bat etorriz Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuarekin, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren funtzionamendu egokia bermatzea.
Eskumen horiek erabiliz, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak txosten bat eman du, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera egokitzea proposatzen duena, Batzordeko kide hauen izendapena eta kargua mantenduz: Virginia Arrazubi Arrula andrea, Nerea Egüés Olazábal andrea, María José Lasanta Sáez andrea, Olga Díaz de Rada Pardo andrea, Amaya Echeverría Gorriti andrea, Aurora Lozano Suárez andrea, María Marcos Jubilar andrea, Susana Fernández Carrasco andrea, José María López-Picazo González jauna, Irati Irigoyen Rodríguez andrea, Virginia Álvarez Asían andrea, Irati Ormazabal Vélez andrea eta Rubén Pérez Goñi jauna.
Era berean, honako pertsona hauek batzordeko kide berri gisa izendatzea proposatu du:
–Isabel Gil Aldea andrea, farmakologo klinikoa den aldetik.
–Ana Rosa López Pérez andrea, bioinformatikako eta segurtasun digitaleko espezialista den aldetik.
–Carolina Purroy Irurzun andrea, fakultatibo klinikoa eta medikuntzan lizentziaduna den aldetik, ikertzaile profila baitu.
–Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna, fakultatibo klinikoa eta medikuntzan lizentziaduna den aldetik, ikertzaile profila baitu.
–Lucía Lozano Vicario andrea, fakultatibo klinikoa eta medikuntzan lizentziaduna den aldetik, ikertzaile profila baitu.
–Elisa Molins Castiella andrea, ospitaleko farmazia arloko espezialista den aldetik.
Halaber, proposatu da ordezko kide hauek izendatzea: Isabel Navarrete Molina andrea, ikerkuntza biomedikoarekin edo asistentzia klinikoarekin zerikusirik ez duen kide legoa den aldetik, Aurora Lozano Suárez andrearen ordezkoa izan dadin, eta Paula Aldave Cobos andrea, ospitaleko farmaziaren arloko espezialista den aldetik, Irati Irigoyen Rodríguez andrearen ordezkoa izan dadin.
Azkenik, Belén Sádaba Díaz de Rada andreak, berak hala eskatuta, kargua utzi duela jakinarazten da.
Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera bat dator 8/2024 Foru Dekretuaren 4. artikuluan eskatutakoarekin.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Belén Sádaba Díaz de Rada andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Honako pertsona hauek Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide izaten jarraituko dutela xedatzea, Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoan aritzen ziren modu berean: Virginia Arrazubi Arrula andrea, Nerea Egüés Olazábal andrea, María José Lasanta Sáez andrea, Olga Díaz de Rada Pardo andrea, Amaya Echeverría Gorriti andrea, Aurora Lozano Suárez andrea, María Marcos Jubilar andrea, Susana Fernández Carrasco andrea, José María López-Picazo González jauna, Irati Irigoyen Rodríguez andrea, Virginia Álvarez Asían andrea, Irati Ormazabal Vélez andrea eta Rubén Pérez Goñi jauna.
3. Isabel Gil Aldea andrea, Rosa López Pérez andrea, Carolina Purroy Irurzun andrea, Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna, Lucía Lozano Vicario andrea eta Elisa Molins Castiella andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide izendatzea.
4. Isabel Navarrete Molina andrea Aurora Lozano Suárez andrearen ordezko izendatzea, eta Paula Aldave Cobos andrea Irati Irigoyen Rodríguez andrearen ordezko, betiere Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoan.
5. Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa kide hauek osatzen dute:
–Batzordeburua: Virginia Arrazubi Arrula andrea.
–Buruordea: Nerea Egüés Olazábal andrea.
–Batzordeko kide eta idazkaria: María José Lasanta Sáez andrea.
–Batzordeko kideak: Olga Díaz de Rada Pardo andrea, Amaya Echeverría Gorriti andrea, Aurora Lozano Suárez andrea, María Marcos Jubilar andrea, Susana Fernández Carrasco andrea, José María López-Picazo González jauna, Irati Irigoyen Rodríguez andrea, Virginia Álvarez Asían andrea, Irati Ormazabal Vélez andrea, Rubén Pérez Goñi jauna, Isabel Gil Aldea andrea, Rosa López Pérez andrea, Carolina Purroy Irurzun andrea, Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna, Lucía Lozano Vicario andrea eta Elisa Molins Castiella andrea.
–Ordezko batzordekideak: Isabel Navarrete Molina andrea, Paula Aldave Cobos andrea.
6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2408627