123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Balorazio txostenaren proiektua ikusgai

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2024ko ekainaren 6an:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko udal-mugarteko Balorazio Txosten Osoaren proiektua.

2. Aipatu agiria jendaurrean paratzea, hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan iragarkia argitaratuta.

Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206 telefonoa) eta Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hogeita lauko ekainaren zazpian.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2409232