123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-oinarria murriztea, balorazio txostena onetsi ondoren

Morentingo Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-oinarria murriztea hiru urtez, 2024ko ekitaldiko zergaldia hasten denetik.

Zerga-oinarria kalkulatuko da martxoaren 10ko 2/1995 Foru Legearen 138.2 artikuluan ezarritako formulari eta koefizienteei jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).

Morentinen, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Elisa Remirez Peñas.

Iragarkiaren kodea: L2408884