123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGAKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Labeagako Kontzejuak, 2023ko maiatzaren 18an Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak baimenduta (3120234001 espediente-zenbakia), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Populus sp espezieko lote bakarra, 5. poligonoko 419., 421.B, 425., 427. eta 331. katastro-lurzatietan. Lurzati horiek "El Prado" eta "El Saladillo" parajeetan kokatuak daude, eta Labeagako Kontzejuaren jabetzako herri-lurrak dira. Lote honek guztira 540 metro kubiko zur ditu, 419 makal-oin; 36,2 cm-ko batez besteko diametroarekin eta 18 metroko batez besteko garaierarekin.

  • Hasierako prezioa: 36.180 euro (BEZik gabe).
  • Behin-behineko fidantza: Kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
  • Baldintza administratibo eta teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Labeagako Kontzejuan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
  • Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du, jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari,.

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira, Labeagako Kontzejuaren eraikinean (Yerbín plaza 1), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.

Labeagako Kontzejuko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.

Labeagan, 2024ko maiatzaren 30ean.–Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2408893