123. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinaren araudiko 86. eta 91. artikuluetan. Aldaketaren araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 31E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa egituratzailea egitea Udal Plan Orokorrean. Horren bidez, aldatu nahi dira lurzoru urbanizaezinaren araudiko 86. eta 91. artikuluak, eguzki-parkeak eta instalazio fotovoltaikoak arautzeko eta aisialdiko baratzezaintzako eraikuntzei zuzenketak egiteko.

Argitara ematen da hirigintzako araudia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea).

Itzan, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408762