2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa egituratzailea Udal Planean, "APA-U.35 eta APA U.b1" unitateetan. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 27ko 26E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa egituratzaile bat egitea Irurtzungo Udal Planean, zehazki, "APA-U.35 eta APA U.b1"erabilera industrialeko unitateetan. Aldaketa horrek SGD sistema orokorra murriztu, UE-10 egikaritze-unitatearen mugaketa berria eta Sistema Orokor berri bat definitu egiten du eta Pedro Orcaray Barberenak sustatu du.
Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irurtzunen, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407692